Dokumentuaren akzioak
Dantza jaialdirik jendetsuena prestatzen
«Pozik gaude, kopuruarekin baino, garai dezberdinetako jende asko dagoelako»
Gaur bertan, goizeko 11:00etatik aurrera, Mogel Isasi ikastetxeko gimnasioak dantzari izandako lagun asko bilduko ditu. Gehienek aspaldi utzi zituzten euskal dantzak, baina orain ilusio berrituarekin datoz entseguetara. Maiatzaren 31n Euskal Jaiaren 50. edizioa egingo da. Hain zenbaki berezia izanda, Eibarko dantzari guztiak plazara atera nahi dituzte Kezka taldekoek. Horretarako ikuskizun jendetsua presta-tzen ari dira azken hilabeteetan.
Ekitaldia antolatzeko orduan dantzari izandako guztiak parte har-tzera gonbidatzea zen ideia. Jaso zezaketen erantzuna guztiz ezezaguna zen baina azkenean 200 lagunek inguru eman dute izena eta entseguetan izerdia botatzen hasiak dira. «Oso pozik gaude, kopuruarekin baino, garai desberdinetako jende asko dagoelako», dio Kezka taldeko Oier Araolazak. Urteak pasa ahala, Eibarren talde, maisu eta proiektu desberdinak egon dira euskal dantzen inguruan, eta plazara aterako direnak historia horren guztiaren ordezkariak izango dira.
Pausoa aurrera eman duten 200 lagunei Kezkako dantzariak eta Dantza Eskolako umeak batuko zaizkie, guztira ia 400 laguneko taldea osatzeko. «Untzaga plaza handia da. Beste emanaldietan kontrako arazoa dugu, oso zabala dela», dio lasai Araolazak. Guztiak dantzan jartzeko errepertorio egokia bilatu dute. 'Iribasko ingurutxoa' eta 'Imotz-eko esku-dan tza' izango dira dantzaldi jendetsuan egingo direnak. «Nahiz eta ez izan bertakoak asko dantzatu izan dira Eibarren, eta malgutasuna eman dezakete taldea antolatzerakoan». Nahiz eta dantzari ohi batzuk zerotik hasi behar izan diren, aukeratutako pausuek ez dute inor atzera botako. «Oinarriak oso ohikoak dira, beste dan-tza askotan erabiltzen diren erritmo eta urratsak erabiltzen dira. Horregatik ez zekitenak ere berehala ikasten ari dira». Bi dantza hauek eskaini eta gero erromeria moduko bat zabaltzea da asmoa.
Aurreko urteetan Ezpalak dan-tza jaialdia izan da Euskal Jaiaren ardatzetako bat eta aurten bere bidea jarraituko du. Soka-dantza izango da folklore desberdinak lotuko dituen gaia. «Soka-dantza izan gabe, 'Ingurutxoak' antza badauka, oso ondo sartzen da» dio Kezkako dan-tzariak. Dena den, Ezpalak jaialdia larunbatean izango da, eta urteurrenako dantzaldia igandean.
«Agujetak eta dena»
Lotsa atzean utzita, gero eta gogo gehiagorekin biltzen dira dantzari ohiak entseguetara. «Txikitan izan nintzen dantzari, hemen Eibarren, Gregorio SantaKruz-ekin» azaltzen du Mertxe Zamakolak. Berak urte pare bat eman zituen dantza ikasten eta hamalau urterekin utzi zion. «Proba egitera nator, ilusio handia ematen didalako. Gauza polita da eta gogoarekin gaude». Askoz gazteago den Aitor Aizpuruk orain dela zortzi edo bederatzi urte laga zuen dantza. «Bost urterekin hasi nintzen eta hamabirekin laga. Orain, ikusita zein ekitaldia prestatzen ari ziren aukera polita iruditu zitzaidan, beti gustatu izan zait dantza egitea eta gogoa baneukan». Aizpuruk ez zuen ondoegi ikusi bere burua lehen saioetan, «hasieran kosta egiten da baina ez da gauza zaila».
Aintzane Garro bere ahizparekin batera azaldu zen saiora. «Hamahiru edo hamalau urterekin hasi nin- tzen dantzan, Amalurren. Adin horrekin lagunekin ateratzen hasten zara eta gutxira laga egin nuen. Gero berriro dantza egiteko gogoa sartu zitzaidan eta badaramatzat bost urte Kezkarekin ikasten». Bere umeei jarraituta dantza egiteko gogoa berreskuratu du Garrok. «Gustatzen zait dantza egitea eta familian egin dezakegun gauza da».
Dantza taldean aritu gabe pasa den denbora kalkulatzea ez da erraza. «25 urte? Ba igual bai», dio Idoia Bilbaok. Bera, kalean topatu zuten eta deialdi zuzena bota zioten. «Eta animatu egin gara. Hainbeste urte eta gero, lehen egunean etorri eta gero agujetak eta dena eduki nituen!». Baina hain urteurren berezia elkarrekin dantza egiten ospatzea motibazio handia da. «Kalean dan-tza egiteak nerbixuak sortzen dizkit, baina oso gauza polita da. Ea jende asko animatzen den».
Euskal Jairako deialdia irekia da. Badira batzuk bere burua dantza egiteko moduan ikusten ez dutenak, baina horiek ere gerturatzeko aukera dute. Entseguan bertan, Jose Martin Uzkudun beteranoak bere garaiak gogoratzen zituen. «Hamalau edo hamabost urterekin hasi nin-tzen eta soldaduskara joaterakoan utzi nuen, hogeitahiru urterekin. Gregorio Santakruz maisua izan nuen eta harekin oso gustura gainera». Berak, oraindik, euskal dan-tzak ikusten gozatu egiten du. «Urtero ikusten dut Euskal Jaia eta gauza bat esango dizut: inbidia ematen dit. Gaztetan ibili nintzen baina hankak ez didate uzten. Nahi bai, baina...».
Hauek ere izango dute zer esana maiatzaren 31n.
Entseguak. Belaunaldi desberdinetako dantzari ohiak pausuak berreskuratzen ari dira hilabete hauetan Euskal Jai berezia ospatzeko asmotan. / ARGAZKIAK: FÉLIX MORQUECHO
Dokumentuaren akzioak