Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Cielo RasO konpainiak ‘Pereza’ dantza obra taularatuko du datorren igandean

Dokumentuaren akzioak

Cielo RasO konpainiak ‘Pereza’ dantza obra taularatuko du datorren igandean

Igor Calongek zuzentzen duen Cielo RasO dantza konpainiak Pereza ikuskizuna Niessen kulturguneko oholtzara eramango du. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da. Sarrerak zortzi euro balio ditu, eta bihar eta etzi 18:00etatik 20:00etara erosi ahal izango dira kulturguneko leihatilan bertan. Ikuskizunaren egun berean, ordubete lehenago lor daitezke txartelak.
Komunikabidea
Errenteriako Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/01/21
Lotura
Errenteriako Hitza

Sinopsia hau da, Igor Calongeren esanetan: “Gizakiaren jardun bakoitzaren baitan bizi den edertasunaz mintzo da, hitz eta keinu bakoitzean, eta ezagutzera ematen dena, bizi dena, eta garrantzia duena. Natura zabal batean etzanda, berde eta beltz, basoa, non nire gorputzak azken tantaraino baliatuko lukeen. Nire gorputzak amore ematen du, giharrak askatzen dira lurra gero eta gertuago sentitu ahala, hezurrek karraska egiten dute gero eta barrurago hondoratzen diren bakoitzean, eta sentitzen dut hementxe bertan erroak egin nitzakeela, datorren udaberrian lora nintekeela zuhaitz bihurtuta, belar eginda”.

http://oarsobidasoa.hitza.info/files/2015/01/dFeria.jpg

‘Pereza’, Cielo Rasoren dantza obra

Dokumentuaren akzioak