Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bideoa osatu dute Urrijena jaian egindako grabazioekin

Dokumentuaren akzioak

Bideoa osatu dute Urrijena jaian egindako grabazioekin

Urrijena dantzarien jaiak irudi ikusgarriak utzi zituen iazko urriaren 12an. Argazki eta bideoak batu dituzte Urrijena Batzordeko kideek, eta argazkiak gaur iluntzean banatuko dituzte, 19:00etan. Eguraldi ona eginez gero, Dantzari plazan batuko dira, eta, txarra eginez gero, Goiuria kultur etxean. Argazkiak banatzeaz gainera, grabazioekin sortutako bideoa ere proiektatuko dute.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Iurreta
Mota
Albistea
Data
2015/03/27
Lotura
Anboto

Urrijena jaiaren ostean, ohitura da jaiko argazki guztiak batu, eta dantzariei banatzea. Lehen paperezko argazkietan egiten zutena, orain formatu digitalean egingo dute. Eneko Barroeta Urrijena Batzordeko kideak azaldu duenez, 3.000 argazki baino gehiagoko CDaren kopiak egin dituzte. Dantzari guztientzako kopiak egin dituzte, eta, gaur ekitaldira hurreratu ezean, taldeetako arduradunen bidez egingo dute banaketa.

Aurtengo nobedadea jaiko grabazioekin egindako muntaia da. Gaur iluntzean proiektatuko dute muntaiaren zati bat, eta DVDa astelehenetik aurrera Iurretako kopistegian egongo da salgai, 3 euroan. Ia ekitaldi osoa batzen duen muntaia eta bertsio labur bat prestatu dituzte ikus-entzunezkorako.  

Hainbat lagunen ekarpena
Argazkiak Txelu Angoitiak, Goiuri Aldekoa-Otalorak, Txebi Arriagak eta Jon Gamindek ateratakoak dira. Bideoak, aldiz, Ainara Petitek, Karmelo Alberdik, Alberto Perez Urrestik eta Jon Gamindek grabatutakoak dira, eta Asier Vera eta Eneko Barroeta arduratu dira muntaia egiteaz.

Dokumentuaren akzioak