Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beti Jai Alai taldeak 'Euskal Herria Sokan' ikuskizuna eskainiko du igandean Arriagan

Dokumentuaren akzioak

Beti Jai Alai taldeak 'Euskal Herria Sokan' ikuskizuna eskainiko du igandean Arriagan

Basurtuko auzotarren grinetik sortutako taldea da Beti Jai Alai. Euskal dantzarekin zerikusi duen "guztia" ikasi eta erakustea helburu duena. Igandean, taldeak ilusio handiz prestatu duen erakustaldia eskainiko du Arriagako oholtza gainean.
Komunikabidea
Uriola.info
Tokia
Basurtu
Mota
Albistea
Data
2015/01/13
Lotura
Uriola.info

Euskal Herri osoan gehien orokortutako gizarte-dantza mota une jakin batean dantzariek, eskuak elkartuz, katea osatzen dutena da, gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatuz. Nahiz eta zona eta herri bakoitzean modu berezian deitu eta egin, besteak beste, Aurreskua, Dantza luzea eta abarren antzera, oro har eman dakiokeen izen arrunta Soka dantza da.

Dantzaren egitura hori hari nagusitzat hartuz, "gure probintzia bakoitzeko dantza nagusiak" aurkeztuko dituzte. Ikuskizun honekin, "gure herriak garatu eta gorde dituen dantza tradizionalen barietate eta edertasun guztia azaldu nahi da; hau da, herrialdeko hainbat herritako dantza-zatiak elkartuz sorta bat egin nahi da; azken batean, gure folklorearen aberastasunaren ikuspen bat eskaini".

Zona bakoitzak ikuskizunari bere berezitasuna islatuko duten paisaiak gehituko dizkio, azkenean, "guztion artean, Soka dantza berezi bat lortzeko". Horrela, talde bakar bat osatuz, probintzia guztietako dantzariek amaierako Soka dantza edo Esku dantza osatuko dute, Euskal Herri osoa soka handi eta bakar batean elkarturik azalduz.

Argazkia: Beti Jai Alai         

Dokumentuaren akzioak