Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Baserrietako eskearekin hasi eta karroza desfilearekin akituko dituzte Sunbillako inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Baserrietako eskearekin hasi eta karroza desfilearekin akituko dituzte Sunbillako inauteriak

Ortziraletik igandera giro bikaina izanen da

Ilbeltzaren 23tik 25era, ortziraletik igandera ospatuko dituzte Sunbillan inauteriak. Ezagunena igandeko karrozen desfilea bada ere, hori bestaren akabaila bertzerik ez da izanen. Aitzinetik, ortziral goizean gosaldu ondotik baserriz baserri ibiliko dira gazteak eta emakumeen afaria eginen da. Larunbatean ere eskean segituko dute eta gazteen afaria izanen da. Igandean, karrozen desfile handia eta bazkaria.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Sunbilla
Mota
Albistea
Data
2015/01/22
Lotura
Ttipi-ttapa

Ilbeltzak 23, ortzirala

09:00etan gazteek gosaria Ariztigain kanpinean. Ondotik 2 taldetan banatu eta baserrietara joanen dira, Modesto eta Beñat akordeoilariekin. Bazkaria Ixtola eta Exkernekobordan.

17:00etatik 20:30era herriko haurrentzako txokolate beroa eta disko jaia frontoian, Guraso Elkarteak antolatuta.

21:30ean eskean dabiltzanen afaria Ittur­burun.

Gauean Emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean eta afal ondotik sorpresa izanen da.

Ilbeltzak 24, larunbata

10:00etan Bustitz ostatuan gosaldu ondotik gazteak eskean ibiliko dira Beñat akordeoilariarekin. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan.

17:00etatik 21:00etara umeentzako berendua eta disko jaia Ulibeltzak Elkartean.

Gauean gazteek afaria Elortxurin.

Ilbeltzak 25, igandea

11:00etan karrozen desfilea opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko ditu Ulibeltzak Elkarteak ikusleen artean. Desfilea bukatzerakoan zozketa: zerria eta bildotsa.

14:30ean bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Dantzaldia Santxotenaren eskutik.

Urtero bezala, mozorro eta karroza ikusgarriak ikusiko dira igande goizean.

Urtero bezala, mozorro eta karroza ikusgarriak ikusiko dira igande goizean.


Dokumentuaren akzioak