Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Baga biga higa'-ri buruzko bideo bat babestu du Mikel Laboa katedrak

Dokumentuaren akzioak

'Baga biga higa'-ri buruzko bideo bat babestu du Mikel Laboa katedrak

Laboaren lanen inguruan egiten den hirugarren ikus-entzunezkoa da orain aurkeztutakoa

Juan Kruz Igerabidek zuzentzen duen UPV-EHUko Mikel Laboa katedrak orain dela sei urte hildako kantariaren inguruko ikerketak bultzatzen jarraitzen du, eta haren gainean oinarritutako sorkuntza berriak babesten. Oraingoan bideo bat aurkeztu zen, Juan Gorostidik ekoiztua eta Irati Gorostidik zuzendua, Laboaren lehen ‘lekeitioa’ –1969ko ‘Baga, biga, higa’– eta Manuela Carretta italiar flamenko dantzariaren urratsak uztartzen dituena.
Egilea
DV
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2015/01/15
Lotura
Diario Vasco

Laboaren lanen inguruan egiten den hirugarren ikus-entzunezkoa da orain aurkeztutakoa. Proiektuaren helburua Laboaren aurreneko lanen balioa aldarrikatzea da. Juan Gorostidiren ustetan, haiek Laboaren genialtasuna eta haren alde inspiratuena erakusten dute. «Hasieratik argi geneukan Laboaren lehen aro genial hori landu nahi genuela», azaldu zuen.

‘Baga Biga Higa’ bideoan Juan Gorostidik bilatzen zuen hurbilketa fusio bihurtzen da. Kamera, koreografia, irudia, musika eta horren txertaketa erabat batu egiten dira. «Abestiak aukera eman digu soiltasunera jotzeko, inprobisatzeko eta askatasuna izateko. Kameraren lana mugara eraman dugu, dantzariarengandik oso gertu jartzeko eta nolabait berarekin dantza egiteko», azaldu zuen Irati Gorostidik. Dena dela, bideoa ez dago publikoarentzat eskuragarri egongo oraingoz. «Aurretik zinema jaialdietan aurkeztu nahi dugu», esan zuten.

'Baga biga higa'-ri buruzko bideo bat babestu du Mikel Laboa katedrak

Dokumentuaren akzioak