Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtengo Azeri Dantza inoiz baino jendetsuagoa izango da

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo Azeri Dantza inoiz baino jendetsuagoa izango da

Urtero bezala, Ereintza Dantza Taldeak inauteriak animatuko dituen ekintzak antolatuko ditu. Bihar osteguna, inauteriei hasiera emango dion Azeri Dantza ospatuko da, inoiz baino jendetsuagoa izango dena, eta amaiera emateko Otsailaren 17an, asteartea, Sardinaren Ehorzketa izango da. Azeri Dantzan, sasi-emakumezkoz eta sasi-gizonezkoz osatutako kalejira abiatuko da Erein-tza Elkartetik kaleak girotzeko asmoz. Herrian zehar egingo duten ibilbidea 19:00etan izango da: Juan de Olazabal, Biteri kalea, Morrongileta, Esmalteria, Maria de Lezo, Magdalena, Foru plaza, Biteri txiki, Gamon Zumardia eta Herriko Enparantzan azkenik ibiliko dira. Azken honetan 20:00etan izango da dantza saioa.
Egilea
L.R.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2015/02/11
Lotura
Diario Vasco

Urtero bezala, ganberrokeriak ez dira faltako. Aurten, inoiz baina bikote gehiagok hartuko dute parte. Ereintza Dantza Taldeak ekitaldia herritarrei zabaltzeko asmoan aurten Udalaren babesa jaso du eta inoiz baino herritar gehiago animatu dira jaiei hasiera emango dien ekitaldian parte hartzera. Horrez gain, ibilbidea pixka bat aldatu da eta Herriko Plazara iritsi aurretik Gamon Zumarditik pasatuko dira, non Errenteria Musikaleko ikasleak izango diren bertan.

Bestalde, inauteri guztietan zehar udaletxeko balkoian zintzilik egongo den sardina Azeri Dan-tzan bertan ipiniko dute. Eta jaie hasiera emateko pregoia ere emango dute. Beraz, berrikuntzekin dator aurtengo azeri dantza.

Inauteriei amaiera emateko Sardinaren ehorzketa ospatuko da. Bertan sardina herriko kaleetan erakutsi ondoren (Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, Herriko Enparantza, Gamon Zumardia, Avenida de Navarra eta Panier zubia) Oiartzun ibaira botako dute eta horrela Inauteriei amaiera eman. Ereintzako kideez gain desfilea Udal Bandak eta Amulletako danbor joleek lagunduta joango da.

Atzetik sardinari atxekabetuta jarraituko dioten herritarrak ere bertan izango dira eta horretara animatu nahi du jendea Ereintzak. Azkenaldian gorakada nabarmena izan da partehartzean eta honen gorakadarekin jarraitu nahi dute. Iaz bezala Sardinaren ehorzketak azken agurraren ekitaldia Zumardian beharrean Herriko Plazan egingo da eta ohiko bertsoez gain, parodia txiki bat ere egingo da udaletxetik. 

Dokumentuaren akzioak