Dokumentuaren akzioak
Asteburuan hasiko dira aurtengo inauteriak Goizuetan
Hala ere, aldez aurretik, ostiralean Andres Narbarte 'Xalto' eskolakoek euren inauteri jaialdia izango dute. Ohi bezala, ikasle, irakasle eta gurasoek euren mozorroak prest dituzte giro ezin hobean priemran pasatzeko.
Astelehena eta asteartea
Astelehenean berriz, mozorroen Taldea, goizeko 8etan aterako da puskak biltzera eta egun osoan baserriz baserri ibiliko dira. Arratsaldeko 6ak aldera itzuliko dira herrira, dultzaineroek lagunduta. Ondotik dantzaldia izango da plazan. Gaueko 21:30ean berriz, afaria antolatu dute eta ondotik berriz, dantzaldia plazan goizaldera arte.
Bestalde, goizeko 10etan plaza apainduko dute eta ondoren hamaiketakoa izango da. Konparsak aurtengoan Brasil bihurtuko du herria, eta euren mozorroekin kalean barna ibiliko dira. 13:30ean bazkaria izango dute gaztetxoek. Ondoren, 14:00etatik 16:30era tailerrak egongo dira Goxalin eta pelikula Gazte-Txokoan.
Helduen bazkaria 14:30ean izango da. Bazkarirako tiketak 16 eurotan salgai daude ohiko tokietan. Mozorroen etorrera arratsaldeko 18:30ean izango da dultzaineroen laguntzarekin. Gero, 7etatik aurrera dantzaldia izango da eta gauean 10etatik aurrera mozorroen afaria.
Asteartean mozorroen gosaria izango da eta ondoren eskean ibiliko dira herrian barna. Arratsaldeko 14:00ak aldera bazkaria iragarrita dago arratsaldeko 5etan Zahagi dantza. Iluntzeko 19:00etatik aurrera Gugaz taldearekin dantzaldia. Iluntzeko 8etan karroen desfilea eta gero, mozorroen afaria. 23:30etan dantzaldia Gugaz taldearekin.
Astearte iñote ondorengo larunbata, otsailak 21, izango da Goizuetako karnabaletako azken eguna. Ohi bezala, kontuak egingo dituzte egun horretan Mozorroen Taldeko kideek. Eguerdiko 12etan poteoa egongo da. Ondoren, 14etan mozorroen bazkaria egongo da eta 17:30ean poteoa Igandea txarangarekin. Gauean, Los Webotes taldearen kontzertua Gaztetxean.
Dokumentuaren akzioak