Dokumentuaren akzioak
“Durangoko dantzari, dantzazale eta lagunok prest ditugu kareta edo maskarak datorren zapaturako”
Surrandiak
Halandaze, zapatuan ‘Surrandi, surrandi, gaur Durangon nagusi’. Surrandirik goiztiarrenak eguerdian hasiko dira motorrak berotzen txiki-poteoan. Hitzordua baina, 18:00an izango da Plateruenean. Txokolate beroa hartu eta kalerik kale ibiliko gara. 20:00 amaiera ordua Andra Mariko elizpean.
Jaizaleko txistulari taldea eta Tabira musika banda izango ditugu bidelagun. Euren doinuan dantzatuko ditugu: zazpi jauziak, fandango eta ariñ-ariñak, Lantzeko zortzikoak zein….. Ez da faltako Egiguren, Ertzillak eta Belaustegik Durangoko karnabaletarako sortutako musikarik, ez horixe!
Betikotasunetik urten eta karnabal giroan gozatu gura badozu, erdu.
Dokumentuaren akzioak