Dokumentuaren akzioak
Gene Yurre bidegilea: dantzaren menturan, denboraren mugan 1928-2008
- Egilea
- Faustino Aranzabal
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Kresala dantza taldea
- Data
- 2015/03/26
Gene Yurre XX. mendeko euskal dantzari eta koreografoaren inguruko liburua idatzi du Faustino Aranzabal dantza-irakasleak. XX. mendeko testuinguru historikoaren baitan kokatuta honen atzerriko dantzari ibilbidea eta etxera bueltan egindakoak jaso ditu 76 orrialdeko liburuan. Gerraren ondorioz Parisera erbesteratua, dantzari karrera profesionala egin zuen Gene Yurrek eta jaioterrira bueltatzean prestakuntza eta sorkuntzan murgilduta jarraitu zuen. Kresala dantza taldeko dantza-maisu eta sortzaile, Euskal Dantzarien Biltzarraren sortzaile taldekoa, Euskal Herriko dantza solteko txapelketaren sortzaileetakoa ere izan zen Gene Yurre. Kresala taldearekin egindako lanean, dantza tradizionalaren sorkuntza koreografikoan aritu zen Gene Yurre, eta alor horretan egindako ekarpenaz gogoeta egin du Faustino Aranzabalek.
Bost atal nagusitan antolatuta Gene Yurreren ibilbidea eta ekarpenak jasotzen ditu, beraz, Faustino Aranzabalek:
Hitzaurrea
- Ipar-haizea.
- hego-haizea.
Dantzarako bokazioa
- Testuinguru orokorra.
- Haurtzaroa, erbestea eta bakardadea.
- Markatutako gaztaroa.
- Parisko Matrioskak.
- Gailurra eta helduaroa.
Euskal Herrira itzultzea
- Transmisioa jasotako itzultzeko modu gisa.
- Sortzearen atsegina.
- Porrotak eta desengainuak.
Memoria berrirakurketa gisa
- ilusioa eta berrerkartzea.
- Euskal dantzaren bilakaera eredua.
- berezitasuna eta horren oihartzuna.
Koda moduko epilogoa
- Grabitate-zentroa.
- Kanon-aldaketa.
- Funtsa eta forma.
Fitxa:
- Argitalpen saila: Dantza-harian bilduma.
- Edizioa: Kresala dantza taldea.
- Testua: Faustino Aranzabal.
- Poemak: Joseba Sarrionaindia eta Octavio Paz.
- Euskarara itzulpena: Urumea euskaltegia, Pablo B. Maidagan.
- Diseinua eta maketazioa: ytantos.
- Moldiztegia: Graficas Ulzama.
- Argazkiak: Boris Lipnitzki, Iosu Otaegi, Iker Azurmendi eta Jose Ramon Garcia. Arrospide familiaren eta Faustino Aranzabalen bildumak.
- Lehenengo edizioa: 2014ko azaroa.
- Laguntza: Donostiako Udala.
- ISBN: 978-84-936157-7-2
Gene Yurre bidegilea: dantzaren menturan, denboraren mugan 1928-2008
Faustino Aranzabal, Kresala dantza taldea.
Donostia, 2014ko azaroa.
Dokumentuaren akzioak