Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Derio dantzan

Dokumentuaren akzioak

Derio dantzan

Egilea
Atotz Goikoetxea, Alaitz Zabala, Esther Aurrekoetxea
Formatua
Liburua
Editorea
Lainomendi taldea
Data
2015/01/21

Derion XX. mendean eta XXI. mendeko lehen urteotan, gerra aurrean hasi eta gaur egundaino, izandako dantzari eta dantza taldeen nondik norakoak jasotzen ditu Lainomendi dantza taldeak argitaratu duen liburu honek. Gerra aurrean Batzokian antolatutako dantza taldeekin hasi eta gerra ostean Acción Católica eta Hijas de María elkarteen babesean, eta ondoren Gaztei, Arin-arin, Sorkalde eta Zutik taldeak gaur egungo Lainomendira iritsi arte, hainbat dantza talde aritu Derion azken mende betean. 123 orrialdeko argitalpenean dantza talde horietan dantzari izandakoei egindako elkarrizketak jaso dira, guztira 29, eta garai bakoitzeko dantza, jantzi eta ohiturak biltzen dira beste zenbait gauzen artean. Oroitzapenak Derioko argazki zahar eta berriek lagunduta datoz.

Lau atal nagusitan banatuta; Hitzaurrea, sarrera, gerra aurreko dantzariak eta gera ostekoak agertzen ditu liburuak. Liburuan jasotako elkarrizketatu guztien izen-abizenak eta eduki-zerrenda honako aurkibidea ikus daitezke:

Hitzaurrea

  • Lander Aiarza
  • Txaro Martin

Sarrera

Gerra aurreko dantzariak

  • Floren Bolunburu
  • Ramona Bilbao

Gerra osteko dantzariak

  • Daniel Zubieta
  • Eusebio Egia
  • Fermin Atela
  • Elisabete Torrontegi Mauraza, Ana Mari Aurre Gallarzagoitia eta Mari Carmen Aburto
  • Pili Guzman eta Bego Bolunburu
  • Jose Mari Berreteaga
  • Mari Cruz Olabarrieta
  • Lurdes Goiri
  • Marivi Amarika
  • Sira Ayarza
  • Itziar Gallastegui
  • Bego Goikoetxea
  • Gotzone Ibarzabal
  • Jabi Elorrieta
  • Jose Angel Mentxaka, Josune Aurrekoetxea, Xabi Goienetxe eta Juan Luis Goikoetxea
  • Isabel Llona
  • Eider Bilbao
  • Arkaitz Beitia
  • Antonia Molano
  • Ixone Zubieta
  • Xabier Bilbao

 

Fitxa:

  • Testua: Atotz Goikoetxea
  • Grabazioak: Alaitz Zabala, Esther Aurrekoetxea eta Atoz Goikoetxea
  • Azala eta marrazkiak: Oihane Goienetxe
  • ISBN: AE-2014-14001626
  • Lege-gordailua: BI-306-2014
  • Diseinua eta maketazioa: Totoan TEEF
  • Babeslea: Derioko Udala

Derio dantzan

Lainomendi dantza taldea
Zamudio, 2014ko apirila



Dokumentuaren akzioak