Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Olatu talka dantzaz beteta dator

Dokumentuaren akzioak

Olatu talka dantzaz beteta dator

2010/04/19 15:15

Donostiako zenbait dantza taldek elkarrekin emanaldi bat egingo dute, Sol Piko eta Kukairen emanaldiak, kaleko dantza erakustaldiak, eta beste hainbat dantza ekitaldi izango dira Olatu Talka jaialdian. Hona horietako batzuk:

Olatuen agurra

Olatu Talka jailadiari ongietorria emateko Donostiako dantza taldeek elkarrekin egingo dioten agurra (100bat dantzariren artean).

  • 23, ostirala, 18:30ean.

Sol Pico: El llac de les mosques

40 urtetan izaten den zortea: bizitza aldatzeko aitzakia ematen du. Norberekoi bihurtu eta seme-alabak eta senarra utzi eta beste harreman batzuetan amildu, edo ez. Jenio txarrez egon, "zergatik" edo "hargatik", edo burua galdu. Dena "40"etako krisiagatik.

  • 24, larunbata, 20:00etan.

Kukai: Oteitzari Biraka

Paseo Berriko Oteizaren eskulturan Otehitzari Birakaren zati baten dantza, irudimen munduaren eta Jorge Oteizaren irudiari buruzko ikuskizuna. Euskal dantza eta Oteizaren irudimenaren munduari buruzko nahasketa moderno bat izango da

  • 23, larunbata, 20:30ean.

Maskara azoka

Veneziako Ihauterietan oinarrituriko musika eta koreografia aktibitatea.

  • 24, larunbata, 11:30ean.

Dantza kalean

Jazz-dantza, funky eta dantza garaikide erakustaldia kalean.

  • 24, larunbata, 12:00etan.

Integrazio olatuak

Psiko-dantza erakustaldi txiki bat, Isabel Verdini koroegrafoak zuzendatuako, gutxitasunenbat duten pertsoniei zuzenduta. 

  • 24, larunbata, 13:00etan.

Dantza Sortzailea

Mugimendu sortzailearen bidez dantzara hurbiltzeko haurrentzako (5-7 urte) aktibitatea, hauek laguntzera doazen helduak, esperientzia honetako ikusle bihurtuz. Aktibitate honen helburua, arte eta jolasaren bitartez, haurrek, dantzaganako hurbiltze atsegin eta dibertigarri bat edukitzea da

  • 24, larunbata, 17:00etan.

Dantzatzeko elkartuko gara

Astindu negua! Dantzan egiteko gogoa duzu? Olatu Talkak pausuak markatu eta konpainia onena eskaintzen dizu horretara jaurti zaitezen, zeure lagunekin, familiarekin… 3 koreografietatik bat aukeratu dezakezu (euskaraz, frantzesez eta gaztelera) edo denekin ausartu. Lasai! Luxuzko dinamizatzaileak edukiko ditugu laguntzeko…

  • 24, larunbata, 20:16ean.

Barra klasikoaren erakustaldia

Barra klasikoaren erakustaldia, Kontxako baranda oinarritzat hartuta.

  • 25, igandea, 12:00etan.

Baidanza

[13:30] Ondorengo aktibitatea hirukoitza da. Lehenik, dantza erakustaldi bat. Horrekin batera, “Latindar aperitibo” deritzona eskainiko da, taldean egiten den ustekabeko latidar dantza eta, azkenik, “Denok dantzan” izeneko aktibitatea, jende guztiarentzat dantza herrikoia dena.

  • 25, igandea, 13:30etan.

Paseo irabiatua: Mugitzen diren pertsonen artean

Hiritarrari pertsonen arteko kontaktuari buruzko ikuspegi berri bat eskainiko zaion Contact-Inprobisazioaren bidezko parte hartze urbanoa eta, hiriko arkitektura bizitzeko modu bat. Inprobisazioan, parte hartzean eta irudimenean oinarrituriko proposamen bat. Anima zaitez, dibertigarria izango da eta!

  • 25, igandea, 17:30ean.


Olatu Talka: http://www.rompeolas.eu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.