Donostiako zenbait dantza taldek elkarrekin emanaldi bat egingo dute, Sol Piko eta Kukairen emanaldiak, kaleko dantza erakustaldiak, eta beste hainbat dantza ekitaldi izango dira Olatu Talka jaialdian. Hona horietako batzuk:
Olatuen agurra
Olatu Talka jailadiari ongietorria emateko Donostiako dantza
taldeek elkarrekin egingo dioten agurra (100bat dantzariren artean).
Sol Pico: El llac de les mosques
40 urtetan izaten den
zortea: bizitza aldatzeko aitzakia ematen du. Norberekoi bihurtu eta
seme-alabak eta senarra utzi eta beste harreman batzuetan amildu, edo
ez. Jenio txarrez egon, "zergatik" edo "hargatik", edo burua galdu.
Dena "40"etako krisiagatik.
- 24, larunbata, 20:00etan.
Kukai: Oteitzari Biraka
Paseo Berriko Oteizaren eskulturan Otehitzari Birakaren zati
baten dantza, irudimen munduaren eta Jorge Oteizaren irudiari buruzko ikuskizuna. Euskal dantza eta Oteizaren irudimenaren munduari
buruzko nahasketa moderno bat izango da
Maskara azoka
Veneziako Ihauterietan oinarrituriko musika eta koreografia
aktibitatea.
Dantza kalean
Jazz-dantza, funky eta dantza garaikide erakustaldia kalean.
- 24, larunbata, 12:00etan.
Integrazio olatuak
Psiko-dantza erakustaldi txiki bat, Isabel Verdini koroegrafoak zuzendatuako, gutxitasunenbat duten pertsoniei zuzenduta.
- 24, larunbata, 13:00etan.
Dantza Sortzailea
Mugimendu sortzailearen bidez dantzara hurbiltzeko haurrentzako
(5-7 urte) aktibitatea, hauek laguntzera doazen helduak, esperientzia
honetako ikusle bihurtuz. Aktibitate honen helburua, arte eta jolasaren
bitartez, haurrek, dantzaganako hurbiltze atsegin eta dibertigarri bat
edukitzea da
- 24, larunbata, 17:00etan.
Dantzatzeko elkartuko gara