Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Five Days to Dance'eko koreografoekin mahai-ingurua

Dokumentuaren akzioak

'Five Days to Dance'eko koreografoekin mahai-ingurua

2015/02/13 12:09

Larunbatean, otsailak 14, Dantzagunean (Errenteria) publikoari irekitako mahai-ingurua antolatu da eta bertan, besteak beste, Wilfried van Poppel eta Amaya Lubeigt-ek hartuko dute parte, Donostia 2016ren kultur programaren baitako Dance 2gether proiektuaren sortzaileek, alegia.

Donostia 2016ren Dance 2gether proiektuak dantza hartzen du eskolako kideen artean normalean sortzen diren rol itxiekin hausteko eta askatasuna eta errespetua sustatzeko bitarteko gisa. Proiektuaren ideologoek, DE LooPERS konpainiako Wilfried van Poppel era Amaya Lubeigt dantzari eta koreografoek, 2014an zehar hainbat esperientzia antolatu dituzte. Horietan, bost egunez ohiko klaseak bertan behera uzten dituzte eta ikasle guztiak dantzan jartzen dituzte, guztien artean sortutako koreografia bat antzeztera iritsi arte.

Ekimenak aurrera darrai 2015ean ere, eta laster emango dira ezagutzera martxotik ekainera ikasgeletan esperientzia errepikatuko duten lau ikastetxeen izenak.

Proiektu honen baitan, Donostia 2016k, bere bitartekaritza-programaren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Dantzagunearen lankidetzarekin, dantza eta irakaskuntza esparruetako profesionalei zuzendutako ikastaro bat antolatu du, etorkizunean modu honetako dantza komunitarioko esperientziak diseinatu eta zuzendu ditzaten, Wilfried eta Amayak bezalaxe. Ekimenak interes handia piztu du eta 41 lagunek eman dute izena. Ez da dagoeneko plazarik geratzen, beraz.

Aitzitik, ikastaroaren baitan, publikoari irekitako zati bat egongo da: larunbateanotsailak 14,18:00etan, Dantzagunean (Pelotari kalea, z/g, Errenteria) antolatu den mahai-ingurua. Wilfried van Poppel eta Amaya Lubeigt koreografoez gain, beste hainbat hizlari ere izango dira mahaiaren bueltan: Larramendi Ikastetxearen zuzendari Koruko Aizarna; Larramendi Ikastetxeko irakasle María Agirre; Sarobe Arte Eszenikoen Kulturguneko teknikoa, Jaione Jauregi; EHUko Magisteritza Fakultateko Estibaliz Aberasturi doktorea eta Andrea Arrizabalaga, DSS2016EU lantaldeko bitartekaria.

Hainbat saio Principe zinean

Saritua izan den izen bereko dokumental musikal batean agertzen da aipatu proiektu pedagogikoa. Larramendi ikastetxe donostiarrean egindako esperientziaren garapena grabatu zen dokumental horretarako, eta nazioarteko makina bat jaialditan hautatua izan da.

Ikastaroarekin bat etorriz, Príncipe zinean (10. aretoa) asteburu honetan hainbat saiotan emango da dokumentala:

  • Ostirala, otsailak 13: 22:00
  • Larunbata, otsailak 14: 18:45
  • Igandea, otsailak 15: 18:45

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.