Dokumentuaren akzioak
Euskal folklore proiektua
Kaixo,
Veronika Ainhoa naiz, modelo lanetan hainbat urteko eskarmentua duen bizkaitarra, argazkilaria, eta Bartzelonako ESCAC-en zine eta ikus-entzuneko graduko ikaslea.
Beste argazkilari profesional eta modelorekin batera euskal folklorearen inguruko proiektu bat prestatzen ari naiz, berau hemengo zein kanpoko jendeari helarazteko helburuarekin. Gure asmoa, gure folklore zein paisaiak ezagutzera emateko, nazio zein nazioarte mailan erakusketak prestatzea da, eta horrekin batera baita formatu informatikoan plazaratzea ere.
Honetarako euskal jantzi tradizionalak behar ditugu batik bat. Erronkariko eta Zaraitzu ibarreko jantziak edo Momorrotxoarena bezalako jantziak interesatzen zaizkigu asko, eta hauekin batera baita horren ezagunak ez diren beste zenbait jantzi eta atrezzo-rako musika instrumentuak (alboka, Nafarroako kornamusa etab.) Azken batean, hartu-eman bat da proposatzen duguna. Argazkietarako arropak uzteko eskatzen dugu (fidantza bat jarri dezakegu nahi izanez gero), eta horren trukean guk argazkiak emango dizkizuegu, hauek publikatzeko, erakusteko edo banatzeko askatasunarekin. Are gehiago, pozez hartuko genuke gure herriko folklorea eta turismoa bultzatzeko hauek erakusteko, publikatzeko edo zabaltzeko aukera egingo bazenute.
Guzti honekin zuekin kontaktuan jartzea komenigarria iruditu zait, arropak lagatzeko aukerarik baduzue edo proiektuan moduren batean laguntzeko aukerarik baduzue kontaktuan izateko.
Espero dut gure proposamena kontuan izatea. Eskerrik asko eta agur bero bat
Veronika Ainhoa (Zhoak), proiektuko zuzendaria.
Kontaktua: Zhoak: skjoldmo@hotmail.com
Dokumentuaren akzioak