Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asier Uriagerekaren omenez Dantza Gala ospatuko da Mungian

Dokumentuaren akzioak

Asier Uriagerekaren omenez Dantza Gala ospatuko da Mungian

2014/12/18 09:35

Les Ballets de Monte-Carlon dantzari nagusia, Asier Uriagereka dantzari mungiarrak bere herritarren omenaldia jasoko du larunbat honetan, abenduaren 20an, Olalde aretoan ospatuko den Dantzan Galan. Andoni Arestiren zuzendaritzapean 50 dantzarik baino gehiagok parte hartuko dantza klasikoa, garaikidea, flamenkoa eta tradizionala batuko dituen jaialdian. 

Asier Uriagereka Mungian jaio zen 1975ean, Jon Beitiarekin egin zituen dantza ikasketak, eta Prix de Lausanne irabazita Londresko Royal Balleten dantzari formazioa osatzeko aukera izan zuen. Birmingham Royal Ballet eta Geneve Balletean profesionalki aritu ondoren 2001an Monte-Carlo Balletetan sartu zen eta Dantzari Nagusi izendapena du bertan 2004. urtetik. 

Dantza Gala Asier Uriagerekaren omenez

  • Mungia, Olalde aretoa
  • 2014ko abenduak 20
  • 19:30 eta 22:00
  • Sarrera: 10 


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.