Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Karrikadantza UZTAILAN ETA ABUZTUAN KARRIKADANTZARIK EZ

Dokumentuaren akzioak

UZTAILAN ETA ABUZTUAN KARRIKADANTZARIK EZ

2011/06/20 14:24
Aurreko larunbatean sentsazio onarekin gelditu ginen, gauza dexente ustez gure kontra egon arren.
Alde batetik leku aldaketa eta horren promozioa edo propaganda nola egin eta bestalde lekuak berak zer nolako erantzuna edo aukerak ematen zigun.
Azkenean, berandu samar hasi ginen, baina arrakastatsua izan zela zalantzarik ez dago. Jende anitz bildu zen San Nikolas plazan eta dantzari ugari izan genuen.
Durangoko lagunak ere ederki aritu ziren ekimenari beste kutsu bat emanez. Mila esker berriz ere Itxaso Oregi eta Iñaki Leibar  etortzeagatik.
Eta larunbatean esan genuen bezala, uztailan eta abuztuan oporrak hartuko ditugu eta ez da Karrikadantzarik izanen. Beraz irailean itzuliko gara indarberriturik eta gogoz Iruñea dantzan jartzeko.

Bestalde, asko zarete parte hartzen duzuenok, eta ziur aski batzuk nahiko duzue lagundu modu batez edo bestez. Horretarako ez izan zalantzarik eta ekimenaren egun berean etorri edo nahiago baduzue, diruz laguntzen ahal duzue. Dagoeneko BBK-an kontu bat ireki dugu eta bertan sartzen ahal duzue nahi duzuen kantitatea, nolakoa den begiratu gabe ongietorri izanen dena.

2095 0820 00 9111184260

Errepertorioari dagokienez, zera esan, badirela pieza batzuk besteak baino jende gutxiagok dantzatzen dituenak eta horiek dira hain zuzen ere gehiago landu behar direnak.

Dokumentuaren akzioak

Replica Breitling
2011/09/19 08:58

I like fashion Replica Watches, Replica Rolex, Rolex Daytona, here we have many cheap Replica Rolex Watches, our store offer many best Replica Breitling Watches, Replica Omega, Omega Seamaster Watches is fashion.
Replica Rolex
2011/09/23 07:42
I like fashion Replica Watches, here we have many cheap Replica Rolex Watches, our store offer many best Replica Breitling Watches, Omega Seamaster Watches is fashion.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.