IRUÑEKO KARRIKADANTZA EKIMENA ABIAN DA!!!!
Euskara bizitzea euskaraz bizitzea delako, KARRIKIRI eta ZALDIKO MALDIKO eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra elkartetik euskara dantzan bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu euskaldun eta euskaltzale guzioi. Karrika euskara eta bide batez festarako berreskuratu nahi dugulako, Iruñeko dantzazale guziendako KARRIKADANTZA ekimena sortu dugu.
Horregatik, apiriletik aurrera, hilabetearen hirugarren larunbatean, arratsaldeko 18:30etan dantzaren inguruko topagunea sortuko dugu Mercaderes karrikan. Dantzaldi zabala, errepertorio eta partaideen aldetik, non talde ezberdinetako musikariekin osatua dagoen musikari talde batek, gonbidatuak lagundurik, dantzan jarriko gaituzte erritmo eta doinu ezberdinak baliatuz: dantza jauziak, dantza lotuak, jotak, arin arinak…KARRIKADANTZA dakiguna praktikan jartzeko eta ez dakiguna lagun giroan ikasteko parada ederra izanen da.
Beraz apirilaren 16an hasiko gara lehenengo emanaldiarekin.
Anima zaitezte eta lagun, ezagun, dantzazaleen artean gonbita hau zabal ezazue, dantzan ongi pasa dezagun eta erakuts dezagun dantzan zeinen ongi pasa daitekeen.