Orain arteko ekarpenak
Hartza iratzarri da, has dadila inauteria
2021/02/02
Otsailak 2, Kandelario. Trumoi hotsa aditu da. Oskarbi dago hala ere. Zulo beltzean luzaroan geldi egon den piztiaren giharrak tinkatzen hasi dira. Lotan egin duen puzkerrak iratzarri du. Hilabeteetako loaldiaren nagiak askatu, kiribilduta izan den zuloaren berotasuna utzi eta leizearen ahora hurbi...
Mozorro, zomorro, zamarro, kamarro, mamarro, kokomarro, ñañarro, momoxarro,... hona euskararen inauteriak
2020/02/18
Mozorroak izendatzeko aberastasun harrigarria du euskarak. Tximeleta esateko hamarnaka hitz baditugu, mozorro esateko moduak ere ez dira gutxi euskaraz. Mozorro, muzorro edo zomorro inauterietako maskara edo disfraza dela diote hiztegiek lehen adieran, baina baita mozorro eginda dagoen pertsona ize...
Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
2018/09/17
Imajinatu diseinu marka famatu batek Lantzeko txatxoak kopiatu eta jantzi linea bat sortzen duela. Horrelako zerbait gertatu da Galizian. Viana do Bolo eta Vilariño do Conso herriek Dolce&Gabbana diseinu etxea salatu dute berain inauterietako pertsonaien jantziak kopiatzeagatik, firma italiarrari e...
Erratzak eta sorginak dantzan Euskal Herrian
2017/03/17
Duela gutxi argitaratutako Ingalaterrako erratz-dantzei buruz artikuluari tiraka, Euskal Herrian erratzak dituzten zenbait dantza eta tradizio detektatu ditugu. Nahiz eta trebetasun jokoan oinarritutako era horretako erratz-dantzak ez diren oso ezagunak, badira beste erratz-dantza batzuk, jokoa o...
Bizar-dantza, hartzaren dantza, heriotza eta berpiztea
2014/03/05
Hausterre eguna da gaur, Garizumaren hasiera, 2014ko inauteriak bukatu dira toki gehienetan. Inauterietan heriotza eta berpiztea behine eta berriz ageri den errituala da, eta inauteriaren heriotz egunean horri begiratuko diogu, inauterietako dantza bitxi baten bidez: Bizar-dantza, heriotza eta berpiztea irudikatzen duen antzerki-dantza, zenbaiten iritziz, Hartzaren beraren dantza dena.
Zaldikoak, zamaltzainak eta hobby-horse-ak dantza zahar eta berrietan
2013/09/19
Aurtzaka dantza taldearen blogean azaldu dute nola izan den zaldikoaren etorrera:
"Orain urte batzuk J.A. Urbeltzek ohartu gintuen Jauregiko horma zaharretan dauden piktogrametako batean dagoen irudia zaldiko batena izan zitekeela. Europa guztian arrunt zabalduta daude zaldiko dantzariak, eta o...
Marmutx: kaskarotak, John Churchill eta mendira igo zen hartza
2013/02/26
Uztaritzeko kaskarotek, martxa eta makila-dantza artean egiten dituzten dantzen artean batek marmutx du izena. Doinua ezaguna egiten da berehala, oso hedatua den kanta baten doinua baita: "Marlbrough s'en va-t-en guerre" bezala ezagutzen da Frantzian eta "Es un muchacho excelente" kantaren doinu bera da Espainian. Nondik dator Uztaritzeko marmutx hori?