Dokumentuaren akzioak
Herrixa Dantzan: Gérard Godon
Dantzaldi berezia Gérard Godon-ekin (soinujolea, dantzaria, eta dantza sortzailea). Frantzian 'folk dantzaldia' (bal folk) deritzon horietako musika estilo goxo berezian, ohikoak dituzten dantzak proposatuko ditu: baltsak, scottish-ak, polkak, mazurkak, Chapelloise, borobilak... eta halakoak. Gehienak ere berak sortutako musikaz. Sarrera libre, baina musikariari ordaintzeko txapela pasako dugu. Bere CD-ak ere izango ditu salgai. Laguntzailea: Elgetako Udala.
Dokumentuaren akzioak