Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Oroseiko inauteria Altsasun

2009/03/03

Sardiniako Orosei herriko inauteria Altsasun izan da inauterietako asteburuan. Altsasuko eta Oroseiko inauterien arteko trukea egin dute, Erkudengo Amaren abesbatzaren bitartekaritzarekin. Irudiak: Arantza Uriguen. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Altsasu, 2009-02-21.

Iker Gomez ETB2ko Forum-en

2009/03/02

Iker Gómez dantzari eta koreografoa David Barberok zuzentzen duen Forum telebista programan. Elkarrizketan, bere dantza ibilbidea eta sortutako ikuskizunak izan zituzten mintzagai. ETB2, 2009-02-19.

Zein asmo dituzte alderdi politikoek dantzarentzat?

2009/02/27

Igandean Euskal Autonomia Erkideko parlamentua eta Lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egindo dira. Alderdi politikoen programak aztertu ditugu eta dantzari dagokionez zein proposamen eta asmo dituzten bildu dugu. Hona emaitza:

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Zalduondo: Inauteriak 2009

2009/02/26

Inauteriak Zalduondon. Markitos, ardiak, porreroak, "el viejo y la vieja" bikotea, errauts jaurtitzailea, garbitzailea, hartza eta domadoreak osatutako konpartsa Zalduondoko kaleetan. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Zalduondo, 2009-02-22.

Mozorro bila ETBko Errazun

2009/02/25

Inauteriak direla eta Iban Garatek mozorro egokia aurkitu nahi du. Lehen lehenik Iturenera (Nafarroa) joango da Iban, joaldunen festa nolakoa den ezagutzera. Ondoren, Mozorroa aurkitzeko helburuarekin, Zaldibiako (Gipuzkoa) Jaiak izeneko denda erraldoira joango da. Zaldibiatik Urdiñarbera joango da (Zuberoa), Maskarada ikustera. Urdiñarbetik bueltan, Leitzara (Nafarroa). Bertan, baserriz-baserri ibiltzen dira eskean Inauteri garaian. Baserritarrek otordua ematen diete eskelariei eta hauek trukean dantza, musika eta umorea jartzen dute. Azkenik, Tolosako Bonberenea txaranga ezagutuko du. Inauteriak Errazu saioan, ETB1, 2009-02-15.

Sardiniako "Joaldunak" Altsasun izango dira asteburuan

2009/02/19

Sardiniako Orosei herriko inauteriak gonbidatu bereziak izango dira aurten Altsasuko inauterietan. Ardi-larruak soinean, egurrezko maskarak aurpegian eta ezkila handiak dantzaraziz Europako inauterietan dauden joaldune motako mozorro ikusgarrietako batzuk dira Oroseikoak.

Gehiago irakurri

Oroseiko inauteria

2009/02/19

Arizkun: Inauteriak 2008 Sagar-dantza

2009/02/12

Inauteriak Arizkunen Asteartita edo Inaute asteartean. Sagar-dantzariak eta txistulariak herriko kaleetan sagar-dantza dantzatzen. Irudiak: Oier Ibarbia. Edizioa: Oier Araolaza. Dantzan.com, Arizkun, 2008-02-05.

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua

2013/12/10

Mila esker Weiditz-en liburuaren loturagatik Mikel!
Pisgeina hitzari buruz, Oier Gorosabel-ek twitterren galdetu du ea ez ote den izango "vizcaina" hitzaren transkribapen fonetikoa.
https://twitter.com/Txikillana/status/408888045383843840

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/08/14

Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com