Orain arteko ekarpenak
Jimeno Jurio saria emango diote Juan Antonio Urbeltzi
2007/05/03
«Euskal folklorea aztertzen egindako lanagatik» Juan Antonio Urbeltzi emango diote Jimeno Jurio saria datorren astean Artaxonan. Sari hauek Artaxoako Udalaren ekimenez jaio ziren orain hiru urte.
Gaizka Barandiaran hil da
2006/07/21
Gaizka Barandiaran, folklore ikertzaile eta dantza sustatzailea nekaezina hil zen atzo. 90 urte zituen, eta euskal dantzaren, hizkuntzaren, filosofiaren eta historiaren inguruko hainbat ikerketa lan uztartu ditu bere bizitzan Jesuita betebeharrekin. Azken urteotan, Loiolan bizi zen Gaizka, apaiz eta irakaskuntza lanetatik erretiroa hartuta, eta bere ikerketa lanetara emanik.
Pirmin Treku hil da
2006/07/13
Gaur goizean eman du azken hatsa Pirmin Trekuk, Royal Ballet-eko dantzari izan zen zarauztarrak. Umetan, gerra zibiletik ihesi iritsi zen Ingalaterrara eta Ninette de Valois-en eskutik baletean trebatuta Wells Ballet-era (gaur egun Londres-eko Royal Ballet dena) iritsi eta dantzari printzipala izan zen bertan. Portugalen 40 urtez bizi izan zen eta hamaika dantzari bikain sortu da Porton zuen eskolatik. Orain 3 urte itzuli zen Pirmin Treku bere jaioterrira, Zarautzera eta bertan hil da 76 urte zituela.
Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute
2006/05/10
Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan, Logroñoko Dantzaren Etxeak bi dantzari ohi "Ohorezko Lagun" izendatu zituen: Primin Treku (Zarautz, 1930) eta Aurora Pons (1936).
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak
2015/10/19
Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer [...]
Dantzan - Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/29
Eskerrikasko Aurtzaka! Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra. Joan hemen zuen [...]
Dantzan - Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/28
Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!
Dantzan - Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?
2015/06/12
Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu [...]
Dantzan - Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika
2015/03/09
Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.
Dantzan - Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia
2015/02/10
Kaixo Zaloa! Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. [...]
Dantzan - San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra [...]