Orain arteko ekarpenak
Hilaren 29an 50.urteurrenaren irudi berria izango du Alkartasunak
2013/11/19
Pasai Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatu duen logotipo lehiaketan parte hartzeko azken eguna izango da ostirala 22a. Bost egun geratzen diren arren, ideiarik duen orori paperera ekatzeko animatu nahi dituzte.
Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak logotipo lehiaketa aurkeztu du
2013/10/22
Pasai Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak 50 urte beteko ditu 2014an. Prestatzen ari diren hainbat ekimenen artean logotipo lehiaketa aurkeztu dute. "Taldearen ibilbidea azalduko duen irudiaren bila gabiltza", diote taldekideek. Logotipo irabazlea urte guztian zehar egingo dituzten ekintzen irudia izango da, 2014an taldea errepresentatuko duena.