Dokumentuaren akzioak
Dominique Nicibar "Bürgübürü" adixkidea joan zaigu…
Dominique Nicibar (1930-2020), Atharratzen sortu zen, Odieta auzoko Bürgübürü etxean. Bere familian, dantzari frango: aitatxi, Jean Aguer Bürgübürü, dantza-maisu handia izan zen XX.mende hasieran Beñat Elgoyhen-ekin batera. Bere Osaba, Jean Aguer-en semea, Batixta (Jean Baptiste) Aguer bera ere dantzari fina eta dantza maisu zorrotza. Azken horrekin ikasi zuen dantza Dominique-ek Atharratzeko Elgoyhen Eskolan.
1947ko maskaradetan agertu zen lehen aldiz dantzan küküllero gisa. Geroztik Basabürüko maskarada ainitzetan parte hartu zuen kantiniersa gisa batez ere. 1954ko primaka irabazi zuen taldean zegoen bere laguna Allandu Bordaçarre “Etxahun”ekin batera. Dantzari fina zen Dominique, batez ere salto egiteko zuen gaitasunarengatik. Berak kontatu zidanez, frejat dobliak egitean 70 cm-ra igotzen zen.
Bideoa: Mintzoa / EKE
Horrez gain, Informatzaile pare gabea izan da gure arteko askorentzat: Michel Duvert eta Migel Angel Sagaseta haien lanetan lagundu zituen bere oroitzapenak kontatuz. Nik ere santza hori ukan nuen. Ez da gutxi. Zenbat historia... Zenbat anekdota. Izugarrizko zehaztasunarekin esplikatu zidan Elgoyhen eskolan nola ikasten zen dantzan. Zer ziren dantzaren irakaskuntza horretan garrantzitsuak ziren aldeak.
Nola ahaztu, bere sukaldean, esku bat mahaian bestea kaderan, nola “Pas Français” egin behar zen azaltzen, noiz urratsak etsi, nun indarra eman… nola ahaztu gizon hori ikusi nuen lehen aldia. Argazki baten haurrean esan zidan: “Hoik, lehengo satak dituk! Ta argazkian: ni!"
Bideoa: Mintzoa / EKE
Igan den astean joan zaigu Dominique eta berekin historiaren parte bat...
Milesker Dominique.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jon Iruretagoyena
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
- Oier Araolaza on Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat" 2015/01/08
- Aitor Sorazu on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03
- Aritz Ibañez Lusarreta on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03