Dokumentuaren akzioak
Dantza tradizionala: interakzioa (Hiru paragrafotan)
Adierazi den bezala, dantza tradizionalak, barneko zein taldeko sentimenduak eta emozioak adierazte bidean, aukera ematen du pertsonen arteko elkarrekintzaren eta elkarrekintza komunikatiboaren alde lan egiteko; testuinguru jakin batean hainbat esanahi hartuko dituzten emozio adieraziak eta partekatuak. Guzti horrek oinarrizko kidetasun edo erreferentzia sentimendua emango die pertsonei, eta, pixkanakako sozializazio-prozesuaren bidez, identitate kolektiboak (haren forma iraunkorretan, mestizajeetan edo "ni" sozialaren artikulazio berrietan) sustatzen eta lasaitzen dituen kohesio soziala lantzen joango da.
Norberaren kulturan edo adopzio-kulturan murgiltzea ahalbidetuz, kultura horren ezagutzan sakontzeko beste nortasun-lotura sortzen da, baina saihestea komeni da etnozentrismoan edo nortasun-sentimendu suminduan erortzea. Kulturaren beraren jarrera lasai eta kritikoak aukera eman dezake kultura beraren (kultura-aniztasuna, azpikulturak edo kontrakulturak) edo arrotzak diren beste ezagutza eta jakintza batzuen ikusmoldeak ezagutzeko, edo esperimentalki lan egiteko integrazio-ideiekin edo kulturartekotasunaren ildoko bat-egiteekin (fusio-prozesuen bidez ezagutzen direnak).
Hala eta guztiz ere, dantza tradizionala ez dago lehiakortasun sanotik edo norbanakoen edo taldeen arteko lehia nabarmenetik libre. Bere izaera tradizional eta ohiturazkoaren aurrean, bizi, garatzen eta eboluzionatzen duen testuinguruarekiko iragazkortasun maila ere badu; une historiko eta sozial jakin bakoitzera egokituz giza kolektibitateak diren bezalako organo dinamikoak planteatutako beharrizanei behar bezala aurre egin ahal izateko; haien ezagueren, gizarte-gertakarien eta sormenezko adierazpenen oinarriak birmoldatzean eta berrinterpretatzean.
Dokumentuaren akzioak