zantzo-monona etiketa duten bideoak

Lesaka: San Fermin 2019 soka-dantza

San Fermin Eguneko Lesakako dantzarien arratsaldeko saioa jaso dugu bideo honetan. Eguneko bigarren saioan soka-dantza dantzatzen dute eta honako egitura du dantzak: zantzo-monona edo mutil-dantza, esku-dantza edo neska-dantza, agurra, jota, arin-arina eta esku-dantza edo neska-dantza. Hamabost ezpata-dantzariak plazaren ingurua zantzo-monona edo mutil-dantza dantzatzen hasten dira. Txistularien doinuan pausoak ematen hasten dira mantso-mantso eta bat-batean abiadura aldatu eta urrats bizkor ...