ureteurrena etiketa duten bideoak

Duguna: 75. urteurreneko soka-dantza

1949. urteko Done Saturdi egunez egin zuten haien lehen emanaldia Iruñeko udal dantzariek. Hartara, azaroaren 29an, bere 75. urteurrena ospatzen hasi da Iruñeko Duguna dantza taldea. Egun horretan dituzten ohiko eginkizunez gain, garai ezberdinetako dantzari eta musikariak bildu dituen soka-dantza erraldoia plazaratu dute. Udal plazatik abiatu eta Gazteluko plazarainoko bidea egin dute 156 dantzarik. Han Iruñeko Orfeoia omendu dute dantzan, erakunde horrek hartu baitzuen altzoan dantza taldea, ...