santos-oregi etiketa duten bideoak
Alejandro Aldekoa eta Santos Oregi
Berriz, Garai eta Durangaldeko dantzei buruzko elkarrizketa mamitsu eta baliotsua sareratu du berriz ere Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. Dantzari-dantza eta erregelen transmisioan eredu nagusia izan den Alejandro Aldekoa txistulari eta dantza-maisua batetik, eta Santos Oregi dantzari eta dantza-maisua bestetik ageri dira bideo honetan. Garain batu ziren bi dantza-maisuekin Andra Mariko kideak: Jon Zamalloa, Kepa Artetxe, Kepa Ajuria, Aitor Zamalloa eta Jabi Arruabarrena besteak beste. ...