san-lorentzoko-danzanteak etiketa duten bideoak
Iruñea: Korpus 2019 San Lorentzoko danzanteak
Jesus Pomares gogoan, Iruñeko Besta Berriko prozesioa irekitzen duten San Lorentzoko danzanteen irudiak dakartzagu. Karrikadantzarekin gurutzatu dituzte belarrez eta petaloz atondutako alde zaharreko kaleak. Katedraletik abiatu eta, udal-plaza eta San Saturnino eliza pasata, San Lorentzo elizarainoko bidea egiten dute Kale Nagusitik, atzera, katedralera itzultzeko. Prozesioa Korpus eguneko liturgiaren baitan egindako ospakizunarekin amaituta, dantzariek katedral aurreko plazan dantzatu dituzte: ...