oinati etiketa duten bideoak

Oñati: Inauteriak 2024

Oñatiko inauteri lantaldearen ekimenez eta ehunka herritarren eta Oñatz dantza taldearen parte hartzearekin ospatzen da Oñatiko inauteriak karnabal larunbatean. 250 dantzari inguruk parte hartzen dute Oñatiko inauterietan. Dantzari eta musikariez gain hainbat mozorro agertzen dira bertan: Kondea eta Kondesa, borreroak, pregoilaria, txokolateroak, errementariak, laiariak, traperoak, laiariak, hartza eta zaintzailea, emaztegaia eta senargaia, gauzaina, mikeletea, apezpikua, akolitoa, alkatea, ...