oinak-arin etiketa duten bideoak

Beskoitze: Inauteriak 2019 Kaskarotak

Urtarrila amaieran hasi ziren Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldeko dantzariak eta musikariak inauterietako etxez-etxeko eske-erronda egiten. Asteburuan haiekin izan gara kuestazioan eta inauteriak ospatzeko duten moduaren inguruko xehetasunak eman dizkigute. Azken irteera datorren otsailaren 24an izango dute hartzaren iratzartzea ospatuko baitute goizeko 11:00etan Beskoitzeko plazan. Bertan, dantza luzea, bizar-dantza, Beteluren fandangoa eta Lapurdiko beste hainbat dantza eskainiko dituzte.  ...