neska-dantza etiketa duten bideoak
Ikasi Arantzako dantza-luzea: Neska-dantza
Arantzako neska-dantza pausoz pauso ikasteko gida duzue honakoa. Neska-dantza deitzen diote Arantzako dantza-luzean neskek dantzatzen duten zatiari. Inauterietan neska-mutilek denek batera dantzatzen badute ere, Arantzako jaietan plazaratzen duten dantza-luzean bereizi egiten dira genero rolak. Mutilekin sokan dantzatu ondoren, neskek zirkulu ireki bat osatzen dute eta neskek bakarrik egiten dute dantza hau. Arantzarrek herrian bertan dantzatzen duten dantza-luzearen hainbat zati urratsez ...