larrea etiketa duten bideoak

Hermua: Bartearen aurreskua 2016

Arabako Barrundia eskualdeko Larreako biztanleak Hermuan aurreskua dantzatzen. Urtero, uztailaren 4an, alboko Hermua herrira abiatzen dira Larreako biztanleak oinez. San Martin baselizan meza entzun ostean, soka-­dantza edo aurreskua dantzatzen dute atarian. Bartearen (bigarren mailako irinez egindako ogi handia) trukean lortzen dute larrearrek Hermuako San Martin-en baselizaren kanpoan dantzatzeko eskubidea. Bartearen erromeria deitzen diote gaurko egunez Hermuan ospatzen duten jaiari. XVI. ...