kirola etiketa duten bideoak
Hockeya eta dantza
Izotz-hockeyaren historian inoiz izan den talderik onenak ballet klasikoa erabili zuen prestaketa fisikorako. Sobietar Batasuneko 70eko eta 80ko hamarkadetako izotz-hockey taldearen palmaresak ez du parekorik lortu orain arte. Talde hura eraiki zuen Anatoly Tarasov entrenatzaileak kirolaren ikuspegi zabala zuen, eta horregatik jokalarien prestaketan xakea eta dantza sartu zituen. Xakea Anatoly Karpov maisuarekin ikasi zuten, estrategia eta kontzentrazioa lantzeko helburuarekin. Dantzara, ...