huesca etiketa duten bideoak
Arcadio Larrea: Huesca 1947 Haur jolasak eta dantzak
Leitzan egiten den Otso-dantzaren joko bera ikus dezakegu (2:32 minutuan) Arcadio Larreak 1947an Huescan hartutako irudiotan. Anita Barrio Bentuek, irudi gehienetan gidari lanetan agertzen den neskatoak, 14 urte zituen grabazioak egin zirenean, eta dantzak eta kantuak Benasquen ikasi zituela kontatu zion Arcadio Larreari. Euskal Herrian ere ohikoak diren hainbat dantza eta zati ikus litezke: kalejirak, sokako gidarien arteko jokoak, trebezia edota arinatasun ariketak, etab. Arcadio Larreak ...