hiru-bueltakoa etiketa duten bideoak
Arantza: Dantza-luzea 2006
Inauterietan zati batzuk dantzatzen badira ere, gaur egun abuztuko Ama Birjinaren egunean egiten dute arantzarrek soka-dantza hau osorik. Gizonezkoek hasten dute dantza, aunitz urtez agurra eginez Lesakan zantzo-monona izenarekin ezagutzen den doinuarekin, eta segidan, doinu beraren gainean lehen eta bigarren mutil-dantza dantzatzen dituzte. Neska-biltzearena doinuarekin neskak sokara gonbidatzen dituzte eta zapien bidez lotzen dira elkarren artean. Soka neska-mutilez osatuta dagoela ...