georgia etiketa duten bideoak

And then we danced (2019)

Georgiako dantzari gazte baten historia kontatzen du Levan Akin Suediako zine zuzendariaren hirugarren pelikula honek. Merab dantzari familia bateko semea da eta ume-umetatik Georgiako Ballet Nazionaleko kide izatea izan du helburu. Gogor dabil lanean, irakaslea zorrotza da oso eta entseguak exigenteak dira benetan. Hala ere, aurkaririk gogorrena, taldera iritsi berri den kidea izango da. Merab eta Mary lagunak hamar urte zituztenetik dantzatu izan dituzte dueto tradizionalak; bikote ...