Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Khorumi soka-dantza adjariar gizonen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Khorumi soka-dantza adjariar gizonen eskutik

2014/04/24 15:25

Facebook-en arrakasta itzela izaten ari den bideoa da honako hau. Mundu osoko erabiltzaileak ari dira "konpartitzen". Bitxia da, lehen irudiak ikusita Euskal Herrian dela pentsa baitaiteke, belardia, belar-metak, atzeko zuhaitzak, gizonen janzkera... euskal baserri baten atarian grabatutako irudiak direla pentsa liteke. Baina ez, Turkian da, Itsaso Beltzaren ondoan, baina dantzariak georgiar etorkinak edo haien ondorengoak omen dira. Izan ere, Turkiako inguru horrek Georgiarekin egiten du muga, eta Adjara Errepublikarekin hain zuzen ere, eta bertatik Turkiara pasatako georgiar etorkin ugari bizi da bertan. Georgiar dantzak oso ezagunak dira mundu osoan, eta hain zuzen ere, Adjara Errepublikakoa da georgiar dantza ezagunenetakoa, Khorumi edo xorumi izeneko soka-dantza. Eszenatokietarako dantza ikusgarriak prestatu ohi dituzte georgiarrek, eta horietan Khorumi dantzan sokak hautsi eta bakarkako dantza bihurtu dira. Honako hau ordea sokan dantzatutako Khorumi zoragarria da, adjariar adineko gizonek, etxaldean esku-soinu, xiru-larru eta danborren laguntzaz maisuki dantzatzen dutena. Nuri Giorgi Kamadadzeyildirim dantzari eta musikari georgiarrak sareratu zuen bideo hau facebook-en 2011ko abuztuan, eta zabalduz-zabalduz 2700 lagunek konpartitu dute beren profiletan dagoeneko. Adjariar gizonak soka-dantzan,  Nuri Giorgi Kamadadzeyildi, 2011.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.