euskalgintza etiketa duten bideoak
Bilbo 2023 Oldarraldiaren kontrako soka-dantza
Euskararen aurkako oldarraldi judizialari erantzunez 70.000 euskaltzale bildu dira azaroaren 4an Bilboko kaleetan manifestazioan. Bukaeran, Ruper Ordorikaren ahotsean Zaindu maite duzun hori entzun eta guztiok koroan kantatu ondoren, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren gonbidapenari erantzunez ehunka lagun soka-dantzan dantzatu dira, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Euskalgintzaren Kontseiluaren deiari erantzunez hainbat dantza talderen, dantzazaleren eta euskaltzaleren ...