dorreak etiketa duten bideoak

Vilafranca del Penedes 2025 Giza-eraikuntzen erakustaldia

Giza-eraikuntzei buruzko topaketa eta erakustaldia antolatu dute asteburuan Vilafranca del Penedes (Katalunia) herrian. Bertako lau taldeez gain —Castellers de Vilafranca, Xicots de Vilafranca, Falcons de Vilafranca eta Moixiganga— Duguna dantza taldea aritu da Euskal Herritik eta Briones eta San Asensiko dantzariak Errioxatik. XVII eta XVIII mendeetan zabaldu zen giza-dorrea oinarri duen Ball de Valencians delakoa. Euskal Herrian ere ohikoak izan ziren Valentzia aldetik, Ebron gora, heldutako ...