arratiako-jotak etiketa duten bideoak
Igorre: San Migel 1984
Dokumentu eder bat sareratu du berriz ere Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. 1984. urteko grabazio hau Igorren, San Migel ermitan San Migel egunez, irailaren 29an, ospatutako erromerian egindakoa da. Bonifazio Arandia "Fasio" trikitilaria ageri da soinuarekin. Bere aurrean lau emakume hasiko dira dantzan. Soineko gorria duena Damiana da, Fasioren emaztea. Soineko urdiarekin Juanita Artabe, Luis Bilbao "Luitxue"ren emaztea. Andra Mari taldeko kideek azaltzen dutenez, emakumeak dantzan ari ...