añorgako-dantzariak etiketa duten bideoak
Miarritze: Dantza Maisuak jardunaldia
Dantza Maisuak jardunaldia antolatu du Miarritzen Maritzuli konpainiak. Pasa den larunbateko hitzaldi, tailer eta ikuskizunean Proventzako eta Euskal Herriko dantzek dituzten antzekotasunak konparatu eta armadako dantza-irakaskuntzak utzitakoa agerian jarri da. Bi hitzaldirekin hasi da eguna; dantzaren irakaskuntza militarraz aritu da Jon Iruretagoiena eta Probentzako dantza-maisuez Alain Jourdan. Teoriatik praktikara salto egin eta Ruth Boncompagni dantza-maistrak eskola-praktikoa eskaini du ...