1930 etiketa duten bideoak

Eusko Ikusgayak 03 Zumarraga: Ezpata-dantza 1923-30

Zumarragan XX. mendearen lehen erdian egindako ezpata-dantzaren irudiak dira honakoak. Hiru dantzari bakarlariak, eskuan ezpata txikiak dituztela, eta ezpata luzeen buru egiten duen kapitaina dantzan agertzen dira lehen zatian. Ondoren dantzariak sokan ikus daitezke segundu gutxi batzuez, aurreskuak zortzikoa dirudiena egiten duen bitartean. Zumarragan uztailaren 2an, Santa Isabel egunez, Antioko baselizan egiten dute ezpata-dantza eta abuztuaren 15ean, Ama Birjina egunean, aldiz, herriko ...