baztan etiketa duten bideoak
Dantzak 02 Ingurutxoa TVE 1990
Ingurutxoak dituzte aztergai Dantzak 02 telebistako programa honetan. Mikel Aranburu Urtasunek gidatuta, 1990ean, TVEko Nafarroako eremuan eskainitako saioa izan zen Dantzak. Nafarroako ingurutxoen inguruan aritzeko, Leitzako ingurutxoa ardatz hartzen du programak, baina Lizarrako larrain-dantza eta Baztango Gaita ere agertzen dira. Aranburuk azaltzen duenez ingurutxoak Nafarroako eremu hezean ohikoak izan diren dantzak dira, borobilean eta bikoteka egin izan direnak, eta besteak beste Larraun, ...