2024 etiketa duten bideoak

Pagola: Maskaradak 2024

Pagolako gazteekin egon gara aurtengo eta beren bizitzako lehen maskaradan. 2015ean sortu zuten dantza eskola herrian 2019ko pastorala prestatzeko. Ordutik dantzan jarraitu dute gazte askok eta maskaradak emateko talde polita osatu dute. Hasieratan Pette Jaragoihen (Berrogaine, 1991) ibili da dantza irakasle lanetan, eta bukaeran Julie Ahaspek jarraitu du. Jaragoihenek ikusten du badela dantza eskola ederra herrian eta transmisiorako bidea ere hasia dela. Xan Intxastotxipi (Pagola, 2003) da ...