2010 etiketa duten bideoak
Bera: San Esteban 2010 aurreskua
Aurreskua Beran, Gure Txokoa dantza taldearen eskutik, 2010eko San Esteban egunean. Berako soka-dantzan, neskek mutilei eskatzen diete beraiekin dantzatzeko. Egunean bertan, nesken kapitainak, bere etxean meriendatzera gonbidatzen ditu gainontzeko neskak, bi kapitain mutilak eta txistulariak. Ondoren, paineluekin loturiko kate bat osatzen dute neska guztiek bi kapitain mutilak soka ireki eta ixten dutelarik. Txistularien doinura plazara joaten dira bertan aurreskua dantzatzeko. Ohiturak dio ...