Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Bera: San Esteban 2010 aurreskua

Dokumentuaren akzioak

Bera: San Esteban 2010 aurreskua

2010/09/21 11:03

Aurreskua Beran, Gure Txokoa dantza taldearen eskutik, 2010eko San Esteban egunean. Berako soka-dantzan, neskek mutilei eskatzen diete beraiekin dantzatzeko. Egunean bertan, nesken kapitainak, bere etxean meriendatzera gonbidatzen ditu gainontzeko neskak, bi kapitain mutilak eta txistulariak. Ondoren, paineluekin loturiko kate bat osatzen dute neska guztiek bi kapitain mutilak soka ireki eta ixten dutelarik. Txistularien doinura plazara joaten dira bertan aurreskua dantzatzeko. Ohiturak dio neskak bere bikotea afaltzera gonbidatu behar duela. Mutilak aldiz, esker ona adierazteko postrea eramaten du. Postrea arrain forma duen esnagain eta kremazko hojaldre bat da, bere gainean neskaren izena txokolatez adierazita duena. Irudiak: Eire Vila. Bera, 2010-08-03.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.