puska-biltzea etiketa duten bideoak
Goizueta: Inauteriak 1991
Goizuetan, 1991an grabatutako inauterien bideoa sareratu du Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. Inauterietako astelehenean, Astelehen Iñotean eta asteartean, Astearte Iñotean egindako grabazioak dira. Astelehenean, gazteak goizean goizetik ekiten diote puska biltzeari. Bi gaztek gerrena (burdinezko ziria) daramate urdaia eta txerrikiak bertan eramateko. Beste batzuk otarrak daramatzate arrautzak eta bestelako jakiak jasotzeko. Baita larruzko zorroak ere dirua batzeko. Etxe atarietan ...