Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Goizueta: Inauteriak 1991

Dokumentuaren akzioak

Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26 10:10

Goizuetan, 1991an grabatutako inauterien bideoa sareratu du Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. Inauterietako astelehenean, Astelehen Iñotean eta asteartean, Astearte Iñotean egindako grabazioak dira. Astelehenean, gazteak goizean goizetik ekiten diote puska biltzeari. Bi gaztek gerrena (burdinezko ziria) daramate urdaia eta txerrikiak bertan eramateko. Beste batzuk otarrak daramatzate arrautzak eta bestelako jakiak jasotzeko. Baita larruzko zorroak ere dirua batzeko. Etxe atarietan fandangoa dantzatu, eta auzo bakoitzeko etxe batean barruan dantzatu, bertan eskaintzen dizkieten jakiak jaten dituzte: ardo, gazta eta ogia batean, baba gorriak azekin beste batean,... Asteartean, berriz ere goizean elkartu eta puska biltzearekin jarraitzen dute. Eguerdian herriko tabernan bazkaltzen dute, bildutako jakiak baliatuz. Bazkal ostean, zomorroak eta zahagiak prestatu, eta 17:00ak aldera zahagi-dantza egiten dute Goizuetako kaleetan. 1991ko otsailaren 12an hartutako irudiak dira honako hauek. Galdakaoko Andra Marik testigantza eder hau jasotzeaz gain, Galdakaon bertan dantzatu ohi du Goizuetako zahagi-dantza, inauterietako ostiral arratsaldean. Irudiak: Andra Mari dantzari taldea. Goizueta, Inauteriak, 1991-02-12.

Etiketak
1991
zomorroak
irudi-zaharrak
zahagi-dantza
inauteriak
xxmendea
puska-biltzea
tradizionala
goizueta
andra-mari-dantza-taldea
mozorroak
nafarroa
fandangoa

Dokumentuaren akzioak

2014/02/26 10:12
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

http://www.ttipi.net/berria[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.