2013 etiketa duten bideoak
Ai do project: Ojos en la nuca
DFeria arte eszenikoen azoka burutzen ari da egunotan Donostian, eta atzo aurkeztutako lanetako bat da honako hau. Dantza garaikidea eta aikidoa aurrez aurre jartzen ditu "Ojos en la nuca" lanak, eta mugimenduari aurre egiteko bi modu, bi lengoia, elkartzeko proiektu zabalago baten hirugarren pieza da. Errealitatea zentzumenen bidez nola hautematen dugun, zentzumenen arteko hierarkiaren inguruko gogoeta, edo zentzumen horietako bat galtzeak zer ekarriko lukeen aztertzen da proiektu honetan. ...